Gaztea

Podcastak

Ikus-entzuleen kezkak bilduko dituzte ‘Ez Hain Ondo’ren bigarren denboraldian

B. F. | EITB Media

Urriaren 16an, asteazkenarekin, bueltatuko da ‘Ez Hain Ondo’, Ane Zuazubiskar eta Irati Perezek gidatutako osasun emozionalari buruzko bidepodcasta.

  • Irati Perez, 'Ez Hain Ondo'ko psikologoa

    Irati Perez, 'Ez Hain Ondo'ko psikologoa

Asteazken honetan, urriak 16, abiatuko du Ez Hain Ondo bideopodcastak bere bigarren denboraldia. Ane Zuazubiskar kazetariak eta Irati Perez psikologoak gidatuta, berrikuntza batekin dator saioa: ikus-entzuleen kezka, galdera, iruzkin eta ezinegonak jasoko dituzte.

Bigarren denboraldirako prestatu dituzten gaiez gain beste zerbait proposatu nahi izanez gero, idatzi mezu bat Ez Hain Ondoren Twitter edo Instagramean.

Saioak asteazkenero izango dira ikusgai, Gaztearen YouTubeko kanalean. Autoan joateko, etxea garbitzeko edo ikasteko konpainia gustuko duten horientzat, berriz, EITB Podkast plataforman izango dituzte entzungai.

Geroko gerotan

Bigarren denboraldiko lehen atalean, prokrastinazioaren gaia jorratuko dute Ez Hain Ondoko kideek.

Zuk zeuk ere ez dakizu oso ondo zergatik, baina gauza batzuekin geroko gerotan ibiltzeko ohitura hartu duzu. Batzuetan, lan nekezak dira; beste batzuetan, berriz, segituan egin ditzakezunak. Hala ere, gerorako uzten dituzu, eta uztearen uzteaz bukatzen zaizkiuz egunak. Gaur ere ez diezu egiteke zenituen horiei heldu.

Zergatik egiten ote dugu hori? Zein ondorio ditu? Eta nola atera gaitezke prokrastinazioaren gurpil zorotik? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek.

Lehenengo denboraldia

Aurreko denboraldian, 30 urte betetzen direneko krisialdiaz, ardura afektiboaz, ezetz esateaz eta erruaz aritu ziren, besteak beste, saioko bi kideak.

Saio guztiak ikusgai dituzu Gaztearen Youtube kanalean, eta entzungai EITB Podkast plataforman.