Gaztea

Conquis Gaztea

Aratz Lakuntza “El Conquis”era joango da, Gazteako ikus-entzuleen botoei esker

B. F. | EITB Media

Donostiarrak bozen % 48,4arekin irabazi du bozketa. Xabier Malatsetxeberriak botoen % 34,3 jaso du, eta Leyre Santosek, ostera, % 17,2.

  • Aratz Lakuntza

    Aratz Lakuntza. Argazkia: Gaztea

Aratz Lakuntza "El Conquis"en 21. edizioko lehiakidea izango da, Gazteako ikus-entzuleek hala erabakita.

Bozen % 48,4 (1400 bototik gora) eskuratu du 26 urteko donostiarrak, eta "GU" saioan izan da, berri ona jaso eta ordu gutxira.

Xabier Malatsetxeberria elorriotarra eta Leyre Santos gasteiztarra izan dira aurtengo beste bi hautagaiak. Lehenak, bozen % 34,3 eraman du; bigarrenak, ostera, % 17,2.

Orotara, ia 3.000 boto jaso ditugu Gazteako webgunean abiatutako astebeteko bozketan.

Aratz Lakuntza: "Oso eskertuta nago jaso dudan babesarekin"