Gaztea

Internet

Sareetan ikusia: Depp Donostia Ospitalean, Gagaren ‘Harlequin’ eta Rosalíaren urtebetetze festa

B. F. | EITB Media

Donostia galaz jantzi da Zinemaldiaren aitzakian, eta gerturatu diren nazioarteko artistek hedabideen titularrak bete dituzte asteon. Hemen duzu horren laburpena.

  • Rosalía, bere urtebetetze festatik irtetzen

    Rosalía, bere urtebetetze festatik irtetzen

Donostiako Zinemaldiko aurtengo edizioko izen handietako bat zen Johnny Depp aktorearena. Estatubatuarrak Sail Ofizialean aurkeztu du "Modi, Three Days on the Wings of Madness" filma.

Alfonbra gorritik kanpo ere ikusi dugu aktorea, pirata bihurtuta. Izan ere, Donostia Ospitaleko Onkologia eta Pediatriako haurrak bisitatu ditu, Jack Sparrow gorpuztuta.

Lady Gagaren disko berria?

Asteon albiste izan da musikari estatubatuarra, ezustean iragarri baitu Harlequin izeneko disko berria. 'Joker: Folie à deux' filmaren estreinuan iragarri zuen diskoa, eta berriak konfusioa sortu zuen zaleen artean.

Bada, Harlequin diskoa ez da Lady Gagaren estudioko zazpigarren diskoa izango, aipatutako filmaren aitzakian ateratako pop eta jazz abesti ezagunen bertsio bilduma bat baizik.

Diskoa Gagak sinatu duen arren, Harley Queenek (Jokerren duen pertsonaia) abestuko ditu diskoko abestiak. Nahastea argituta, haserre agertu dira musikariaren zaleak, gehienek Gagaren musika original berria espero baitzuten.

Rosaliaren festa, Parisen

Irailaren 25ean, Rosaliak 32 urte bete zituen. Bere urtebetetze eguna baliatu zuen Ralphie Choorekin elkarlanean egindako "Omega" kanta kaleratzeko.

Gauean, Parisen ospatu zuen, aurpegi ezagunez beteriko jai batean. Bertan ikusi genituen Bad Gyak, Tokischa, Willow Smith, Emilia, Ayra Starr eta Camila Cabello musikariak; eta Gigi Hadid, Kylie eta Kendall Jenner, Irina Shayk, Anastasia Karanikolau eta Lola Lolita influencerrak, besteak beste.