Gaztea

Podcastak

‘Benetan Zabiz?’en bosgarren denboraldia, bideopodcast formatuan, Gaztearen YouTubeko kanalean

B. F. | EITB Media

Irailaren 27an itzuliko da Aitziber Grados eta Malen Altunaren podcasta. Gaztearen YouTube kanalean izango da ikusgai. Entzuteko aukera ere izango da, igandeetan (16:00), Gaztean.

  • Malen Altuna eta Aitziber Grados

    Malen Altuna eta Aitziber Grados

Iritsi da ikasturte berria eta iritsi dira Malen, Aitziber eta Oihane, Benetan Zabiz? saioaren denboraldi berri batekin. Kurtso berrirako nobedadea ekarri digute saioko kideek: podkasta bideo formatuan ikusteko aukera izango da, Gaztearen YouTubeko kanalean. Lehen atala irailaren 27an izango da ikusgai, 10:00etan.

Ikusiko dugunaz galdetuta, honako titularra eman digute podcasteko kideek: "Gonbidatu aldetik, 'bonbazo' asko izango ditugu".

Orain arte lez, saioko gonbidatu bat hartuko dute. Aurten, baina, ikus-entzuleen parte hartzea indartzeko, publikoak proposatutako galderak egingo dizkiote elkarrizketatuari.

Ordubetean, hainbat tartez osaturiko hizketaldia ekarriko digute Malen Altuna eta Aitziber Gradosek. Benetan Zabiz? ostiraletan izango da ikusgai, Gaztearen YouTubeko kanalean.

Irratian ere izango da saioa entzuteko aukera: igandeetan, 16:00etatik aurrera.

Aurreko denboraldiak

Aktoreak, musikariak, sexologoak, bertsolariak, kirolariak, kazetariak… Kontatzeko zerbait duen pertsona oro izan da dagoeneko Benetan Zabiz? platoan.

Lau denboraldietako saio guztiak EITB Podkasten dituzue entzungai.