Gaztea

Jaialdiak

ETS, SÜNE, Maskak, Marabiyak Sound eta DJ Reimy, 29. Hatortxu Rocken kartela osatzeko

B. F. | EITB Media

Abenduaren 28an ospatuko dute jaialdiaren azken aurreko edizioa, Atarrabian.

  • SÜNE

    SÜNE

Hatortxu Rockek, SÜNE, Maskak, Marabiyak Sound eta DJ Reimyren izenak iragarri ditu, jaialdiaren 29. edizioko kartela ixteko.

Abenduaren 28an, Atarrabian joko dute aipatutako taldeek, Tatxers, Su Ta Gar, Sofokaos, Lendakaris Muertos, Unidad Alavesa, Arene 6, Kop, Les Testarudes, Roba Estesa, Goxua 'N Salsa, Apotheke eta TOCekin batera.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 25 euroan. Gainera, Hatortxuten 29. eta 30. edizioetako (azken aurrekoa eta azkena) bono bikoitzaren eskaintza berezia agortuta, bigarren eskaintza berezi bat egin dutei: bi edizioetarako sarrera, 105 euroan.