Gaztea

Musika

Billboard komunikabide entzutetsuak IZAROren New Yorkeko zuzenekoa goratu du

B. F. | EITB Media

LAMCen (Musika Latino Alternatiboaren Konferentzia) 25. edizioan eman du kontzertua bizkaitar artistak. ‘Billboard’eko kazetarien arabera, bertan ikusitako 12 zuzeneko onenen artean dago IZAROrena.

  • IZARO

    IZARO. Argazkia: EITB Media

2025eko maiatzean kontzertu erraldoia eskainiko du IZAROk, BEC!en.

Gaur iragarri du albistea, eta gutxi balitz bezala, beste berri on batekin hasi du astea: Billboard musika komunikabide ezagunak iragan astean New Yorken emandako kontzertua goratu du.

LAMCen (Musika Latino Alternatiboaren Konferentzia) 25. edizioaren baitan jo du IZAROk New Yorken. Kontzertua definitzeko "liluragarri" hitza erabili du Isabela Raygoza Billboardeko kazetariak, eta bandako bi kideren lana nabarmendu du: Garazi Esnaola Balerdi teklistarena eta Iker Lauroba gitarra jolearena.

Euskal folkloreari egindako erreferentziak, IZAROk publikoarekin izandako konexioa eta artistaren samurtasuna ere nabarmendu ditu komunikabideak.