Gaztea

Saio berezia

Gazteak saio bereziak egingo ditu Kobetamenditik zuzenan, Bilbao BBK Livek iraun bitartean

B. F. | EITB Media

Ostegunetik larunbatera, zuzenean izango gara, streaming bidez, 19:00etatik 20:00etara. Jaialdiko giroaren berri emango dizugu, eta bertan joko duten artistak gure setetik igaroko dira.

  • Ibon Fernandez, Alain Perez eta Iraia Cambra, saio bereziko aurkezleak

    Ibon Fernandez, Alain Perez eta Iraia Cambra, saio bereziko aurkezleak

Beste urte batez, Gazteak zuzenean kontuko dizue Bilbao BBK Liven gertatuko den guztia, uztailaren 11tik 13ra.

19:00etatik 20:00etara zuzeneko saioa egingo dugu Kobetamenditik, eta irratian zein streaming bidez jarraitzeko aukera izango da, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean.

Ibon Fernandez, Alain Perez eta Iraia Cambra saioko gidariek jaialdiko giroaren berri emango digute. Festibalean joko duten artistak igaroko dira gure set berezitik, baita kolaboratzaileak ere.

Aurten, tokiz aldatuko dugu seta: Nagusia oholtzara iritsi aurretik topatuko gaituzue, bidearen ezkerraldean.

Gure sare sozialak (Instagram, X eta TikTok) ere bertan izango dira Bilbao BBK Livek iraun bitartean, gertatzen den guztia zuzenean jarraitzeko aukera emanez.

Gogoratu Bilbao BBK Liven inguruko informazio guztia biltzen duen webgune berezia dugula Gaztean.