Gaztea

Sareetan ikusia

Katy Perryk Getaria ezagutu du, Balenciagaren Pariseko desfilean

B. F. | EITB Media

Getariako kamiseta bat, Balenciagaren Pariseko Moda Asteko desfilea eta Katy Perry, argazki berean. Instagramen ikusi dugu.

  • Demna Gvasalia eta Katy Perry

    Demna Gvasalia eta Katy Perry. Argazkia: @katyperry

Katy Perryk Getaria ezagutu du Pariseko Moda Astean, Demna Gvasalia Balenciagaren sormen zuzendariari esker. Elkarrekin ikusi ditugu estatubatuar musikariaren Instagram profileko argazki batean.

Argazkian, xehetasun batek eman digu atentzioa: Demna Gvasaliaren kamisetan "Getaria, Euskadi" irakur daiteke, Getariako portuko marrazki baten gainean. Gipuzkoako herriari omenaldia egin dio Gvasaliak, bertan jaio baitzen Cristobal Balenciaga (Balenciaga moda etxearen sortzailea).

Argazkia atera aurretik izan zuten elkarrizketaren berri izan ez dugun arren, uda honetan Katy Getarian ikusteko esperantzak zaleen sormena piztu du sare sozialetan.

View this post on Instagram

A post shared by KATY PERRY (@katyperry)