Gaztea
Jaialdiak
Su Ta Gar, Kop, Tatxers, TOC eta Lendakaris Muertos, azken aurreko Hatortxu Rockeko lehen izenen artean
N. V.-B. F. / EITB Media
Atarrabian, abenduaren 28an egingo dute jaialdiaren 29. edizioa. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
-
Lendakaris Muertos, Hatortxu Rocken
Hatortxu Rockek abenduaren 28ko hitzordurako lehen izenak iragarri ditu. Jaialdiaren 29. edizioa eta egingo den azken aurrekoa izango da. Tatxers, Su Ta Gar, Sofokaos, Lendakaris Muertos, Unidad Alavesa, Arene 6, Kop, Les Testarudes, Roba Estesa, Goxua 'N Salsa, Apotheke eta TOC ikusiko ditugu, Atarrabian.
Festibaleko antolatzaileek iragarri dutenez, "kartelaren zati garrantzitsu bat" da erakutsi berri dutena, aurrerantzean banda eta bakarlari gehiago batuko diren arren.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 25 euroan. Gainera, Hatortxuten 29. eta 30. edizioetako (azken aurrekoa eta azkena) bono bikoitzaren eskaintza berezia agortuta, bigarren eskaintza berezi bat egin dutei: bi edizioetarako sarrera, 105 euroan.
"Helburu genuen dispertsioaren amaiera lortuta baina haien etxerako bidean egiteke dagoenaz jakitun, erarik onenean eman nahi diogu amaiera", azaldu dute antolatzaileek.
¿ #HTX29|ko kartelaren zati garrantzitsu bat duzue hemen! Atarrabiari ere, merezi duen agurra emango diogu Abenduaren 28an!
— Hatortxu Rock (@Hatortxurock) June 26, 2024
¿¿ 2 ESKAINTZA
¿ HTX29|rako sarrera
¿ HTX29 + 30|erako bonoa
¿ https://t.co/J52p25JtuM
HATOR HATOR NESKA MUTIL ETXERA!#agurhatortxu #aguratarrabia pic.twitter.com/EUXATOorHM