16:35

Gaztea

Jaialdiak

Pinpilinpussies, Teo Lucadamo, Pipiolas, TOC eta Tatta & Denso, Boga Bogako bigarren asteburuan

B. F. | EITB Media

Kursaaleko kanpoa aldean izango dira doako kontzertuak, larunbatean eta igandean. Gainera, Dalila, Molly, Safety Trance, Giiovaaz eta Juan TaTorri artistak zuzenean ikusteko aukera izango da, Dabadaba aretoan.

  • Pinpilinpussies

    Pinpilinpussies. Argazkia: @marticolomer

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Boga Boga festibalak asteburu honetan itxiko ditu ateak, zuzeneko hainbat emanaldirekin. Larunbatean, Kursaaleko kanpoko aldean joko dute Nueve Desconocidos, Pipiolas, Pinpilinpussies eta Teo Lucadamok. 12:00etan hasi eta 23:00etan bukatuko dira zuzenekoak.

Igandean, ostera, Bonny Doon, Tatta & Denso, TOC, Lena eta Nize igoko dira Kursaal kanpoaldeko oholtza gainera, larunbateko ordutegi berean.

Aipatutako kontzertu guztiak doakoak izango dira.

Goizaldea, Dabadaban

Gaua luzatu nahi dutenek, Dabadaba aretoan izango dute aukera. Safety Trance, Dalila, Giiovaaz eta Juan TaTorri dj-ek klub eszena freskoena ekarriko dute Donostiara, 00:00etatik aurrera. Sarrerak eskuragarri, Boga Boga jaialdiaren webgunean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean