Gaztea

Musikaº

ZETAKek euskarazko abesti onenaren saria irabazi du Espainiar Musika Akademiaren sarietan

B. F. | EITB Media

“Aralarko dama” abestiak eraman zuen garaikurra. Anne Etchegoyen, Bulego, Dupla, Ibil Bedi, Neomak, Olaia Inziarte eta Sara Zozaya ere izendatuta zeuden.

  • ZETAK, Gaztea Sarietan

    ZETAK, Gaztea Sarietan

Espainiar Musika Akademiak ZETAKen "Aralarko dama" saritu du, euskaraz egindako kanta onenaren kategorian.

Anne Etchegoyen, Bulego, Dupla, Ibil Bedi, IZARO, Jon Maia, Julen García, Kuttune, Lilo, Merina Gris, Neomak, Nøgen, Olaia Inziarte, Sara Azurza, Sara Zozaya, Sweet Rage eta Urtz ziren beste izendatuak.

Bestelako kategorietan, Arde Bogotá taldea izan da protagonista nagusia, sei garaikurrekin.