Gaztea

Internet

Sareetan ikusia: Eva Longoria Tolosan eta Atxondon, “Las Babys” eta Europako hauteskundeak Orexako herrian

B. F. | EITB Media

Musikak, 'celebriti'ek Euskal Herrira egindako bisitak eta Europako Parlamenturako hauteskundeek lerroburu dezente utzi dituzte asteburuan.

  • Eva Longoria, Atxondon

    Eva Longoria, Atxondon. Argazkia: @evalongoria

Asteburu honetan, Eva Longoria aktorea Tolosako kaleetan ikusi dute hainbat herritarrek.

Ikusten ari ziren hori benetakoa ote zen baietzatzeko, aktorearen sare sozialetara joan gara. Eta egia da: Longoria Tolosan izan da asteburuan, CNN katerako saio bat grabatzen.

2025ean estreinatuko da "Searching for Spain", estatubatuar aktoreak gidatutako gastronomia saioa. Grabaketaren aitzakian, Tolosako Ama jatetxean ikusi dute Longoria, Javi Rivero sukaldariarekin.

Gainera, azken orduetan, Euskal Herrian zegoela publikatu du Longoriak bere sare sozialetan. Instagrameko storietan, Tolosan eta Atxondoko Olazabal auzoan (Etxebarri jatetxetik gertu) ikusi dugu celebritya.

Las Babys eta poparen erreginak

Pop eszena astintzen ari diren hainbat emakumek eman digute aste bukaerako bideorik ikusienetarikoa.

Izan ere, Aitanak sorpresa berezia prestatu du Bartzelonako Share Festivalen bere zuzenekoa ikustera gerturatu diren zaleentzat: "Las Babys" abestu aurretik, Chanel, Belén Aguilera, Naiara (OT saioko irabazlea), Vicco eta Julieta artistak gonbidatu ditu oholtza gainera, eta elkarrekin dantzatu dute aipatutako kanta.

Orexa, Europako Parlamentuko hauteskundeetan protagonista

Gipuzkoar udalerria albiste da Europako Parlamentuko hauteskundeen biharamunean. Bada, espainiar Estatuko datuak kontuan izanda, markak hautsi ditu Tolosaldeko herriak: biztanle guztiek alderdi bera bozkatu duten 100 biztanletik gorako udalerri bakarra da.

Orexan zenbatutako baliodun boto guztiak, 56 orotara, EH Bildurentzat izan dira. Europarako hauteskundeetan estreinakoz gertatu den arren, Orexan bigarrenez gertatu da; izan ere, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako bozen % 100 ere EH Bildurentzat izan zen.