Bibao BBK Live Herrian, Sondikan: guneak eta ordutegiak
Ekainaren 15ean, Cala Vento, Maria Escarmiento, XSakara eta ALAI zuzenean ikusteko aukera izango da, Sondikan.
Bilbao BBK Live Herrian
Ekainaren 15ean, Bilbao BBK Live Herrian ekimena izango da Sondikan. Goizetik hasi eta iluntzera arte, Cala Vento, Maria Escarmiento, XSakara, ALAI eta beste hainbat artistaren zuzenekoez gozatzeko aukera izango da. Jaialdiko antolatzaileek jakinarazi dutenez, Chill Mafiak ezingo du jo eta Olatz Salvador izango da hauen ordez.
Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta hiru gunetan banatuko dituzte: Bat (Larrabarrena parkean), Bi (Goiri enparantzan) eta Hiru (tren geltokiko parkingean).
Zuzenekoen ordutegiak
Bat
13:30 El último vecino
15:30 Sal del coche
17:30 Cala Vento
19:30 Olatz Salvador
21:30 María Escarmiento
Bi
14:30 SUAVE
16:30 Yogurinha Borova
18:30 ALAI
20:30 Gazzi
Hiru
13:00 Alejo
15:00 The Lizards
17:00 Korrontzi
19:00 XSakara
21:30 Sarria