Gaztea

Audientzia

115.000 entzulek egiten duzue bat Gaztearekin, CIESen azken neurtaldiaren arabera

EITB Media

Orotara, EITB taldeko irratiek 525.000 entzule dituzte astelehenetik ostiralera, EAE eta Nafarroan. Iaz baino 24.000 lagun gehiago zarete irratiaren beste aldean, CIESen neurketaren arabera.

CIESen azken neurtaldiaren arabera, 115.000 entzulek egiten duzue bat Gaztearekin, astelehenetik ostegunera, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.

Aurreko datuekin alderatuta, % 9,5 hazi da irratiaren audientzia.

Gainerako irratietan ere pozgarriak dira datuak. Euskadi Irratiak goranzko joerari eutsi dio, 154.000 entzulerekin. Iazko datuekin alderatuta % 3,4 igo da audientzia, eta liderra da Gipuzkoan.

EITB Musikaren igoera ere azpimarragarria da: 35.000 entzule eta % 20,7ko igoera.