Gaztea

Jaialdiak

La Oreja de Van Gogh, Ivan Ferreiro, Andres Calamaro, Maren eta Olatz Salvador, Miramar Gauak jaialdian

B. F. | EITB Media

Ekainaren 19tik 21era, Caixabank Miramar Gauak jaialdiaren lehen edizio ospatuko dute Donostiako Miramar jauregian.

  • Miramar Gauakeko kartela

    Miramar Gauakeko kartela

CaixaBank Miramar Gauak festibalak aurten egingo du bere lehen edizioa, ekainaren 19tik 21era, Donostiako Miramar Jauregian.

"Musika eta ondarea uztartuz eta jasangarritasuna sustatuz", hiru egunetarako musika programazioa osatu du festibalak. Prezioa zehazteke, eguneko sarrerak eta hiru egunetarako bonua izango dira eskuragai.

Andrés Calamaro, La Oreja de Van Gogh eta Iván Ferreiro dira hiru kartel buruak. Euskara ere entzungo dugu Miramarren, Olatz Salvador eta Marenen ahotsen bitartez. Bestela, Juan Mari Beltrán, Maria José Llergo, Niño Josele, La Sonrisa de Julia, Travis Birds, Lura eta Alex del Toro izango dira gozagai.

Kartela, egunez egun

Ekainak 19 (asteazkena)

Paul Alone

María José Llergo

Niño Josele

Andrés Calamaro

Ekainak 20 (osteguna)

Olatz Salvador

La Sonrisa de Julia

Maren

La Oreja de Van Gogh

Ekainak 21 (ostirala)

Juan Mari Beltrán

Travis BIrds

Lura

Iván Ferreiro

Alex del Toro