Gaztea
ZEIDFEST Gaztea
ZEIDFEST Gaztea: kontsultatu hemen bi oholtzetako ordutegiak
B. F. | EITB Media
11:00etan hasi eta 02:00etara bitarte, musikaz etenik gabe gozatzeko aukera izango da BEC!en. Ikusi hemen ordutegiak eta antolatu zure eguna.
-
Zeid Fest 2023
Apirilaren 13an, BEC!ek goizean goizetik irekiko dizkio ateak ZEIDFEST Gazteari. 11:00etan entzungo ditugu lehen akordeak, Eireren eskutik, eta festa ordu txikitara arte luzatuko da jaialdiak prestatutako programazio oparoaren baitan.
Iazko legez, kontzertuak bi oholtzatan banatuko dira. Oholtza nagusian (AAZTIYEN oholtza) ikusiko ditugu Gatibu, The Tyets, Merina Gris, La Plazuela, Tanxugueiras, Bulego, Zoo eta Delaporte.
ARALARKO DAMA eszenatokian, ostera, Eire, Sara Zozaya, Eleder, Euskoprincess, Mutiko, Tatta, Fillas de Casandra, Show Trabestiak, Lia Kali, Yadam, Janus Lester, Etxepe eta BSRT Kolektiv izango dira gozagai.
Kontzertuez gain, dantzatzeko aukera egongo da egun guztian zehar, Barratik Kalera eta Jonkasssen DJ setekin. Gainera, euskal sortzaileen azoka eta haurrentzako gune berezia izango dira BEC!en.
Bi oholtzetako ordutegiak
AAZTIYEN ESZENATOKIA
12:00-13:15 Gatibu
13:40-14:40 The Tyets
15:00-16:15 IZARO
17:55-18:55 Merina Gris
17:55-18:55 La Plazuela
19:15-20:30 Tanxugueiras
21:00-22:15 Bulego
22:45-00:15 ZOO
00:45-02:00 Delaporte
AAZTIYEN oholtzako ordutegiak
ARALARKO DAMA ESZENATOKIA
11:00-11:45 Eire
12:00-13:00 Sara Zozaya
13:20-14:20 Eleder
14:40-15:25 Euskoprincess
15:40-16:25 Mutiko
16:40-17:25 Tatta
17:40-18:40 Fillas de Casandra
18:55-19:55 Show trabestiak
20:10-21:10 Lia Kali
21:25-22:10 Yadam
22:30-23:30 Janus Lester
23:50-00:35 Etxepe
00:55-01:55 BSRT Kolektiv
ARALARKO DAMA oholtzako ordutegiak
Gaztea, zuzeneko berriemaile
Gaztea ere bertan izango da, jaialdian gertatzen den guztiaren berri ematen. 11:00etan, Oizeder Mayo eta Oihan Vegak 'Top Gaztea' berezia egingo dute, BEC!etik zuzenean.
Gero, 15:00etan, saio berezia egingo dugu, ZEIDFEST Gaztearen lehenengo solairuan kokatutako setean, zuzenean.
Ainhoa Vitoria, Julen Telleria eta Jon Gotzon Aldaparenak gidatuko dute saioa eta egunean zehar oholtzara igoko diren artistak hartuko dituzte. Irratian entzuteaz gain, streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da, Gaztearen webgunean eta YouTube kanalean.
Gure sare sozialetan ere etenik gabekoa izango da eduki jarioa. Jaialdian gertatzen den guztiaren berri emango dizuegu, Instagram eta Twitter bidez.
Sarrerak
Tiket guztiak agortuta, ZEIDFEST Gazteak aforoa handitzea erabaki du. Gaur goizean ireki da azken sarrerak erosteko epea. Hemen eros ditzakezu.