Sarrera guztiak agortuta, ZEIDFEST Gazteak aforoa handitu du
Apirilaren 13an izango da aurtengo ZEIDFEST Gaztea, Barakaldoko BEC!en, IZARO, ZOO, Bulego, Merina Gris, La Plazuela, Tanxugueiras, Tatta, Bulego, Etxepe, Gatibu, Eire eta puntako beste hainbat artistaren zuzenekoekin.
Jaialdiaren hirugarren ediziorako bederatzi egun falta diren honetan, ZEIDFEST Gazteak aforoa handitzea erabaki du.
Pello Reparazek eman du berria, jaialdiaren sare sozialetan.
Ekitaldira bitarteko azken egunak "lasai" hartzeko asmoa bazuten ere sold outaren ondoren beste albiste garrantzitsu bat iragarri du musikariak: "Zuzendaritza eta produkzio taldea bildu eta erabaki garrantzitsu bat hartu dugu. Aforo sistema berri baten bitartez, segurtasun arduradunekin hitz egin ondoren, aurten lehen aldiz ZEIDFEST GAZTEAren historian, BEC!eko aforoa handitzera goaz".
Sarrerak lortzeko azken aukera ostiral honetan (apirilak 5) irekiko da, 8:00etatik aurrera, jaialdiaren webgunean.