Gaztea
Saio berria
‘Zutunik’, taberna zuloetako 'stand-up'a, Gaztean
B. F. | EITB Media
Hainbat umoregileren hamabost minutuko bakarrizketak izango dira ikusgai Gaztearen YouTubeko kanalean eta webgunean.
-
'Zutunik'eko lehen partaideak
Euskarazko stand-up komediaren olatuak hartu ditu dagoeneko taberna zulo eta aretoak. Gaztean ere aprobetxatu nahi dugu korrontearen indarra, eta grin horretatik sortu da 'Zutunik', Karkarkar ekimenarekin elkarlanean sortutako proiektua.
Martxoaren 13tik aurrera, hainbat umoregileren hamabost minutuko bakarrizketak izango dira ikusgai gure YouTubeko kanalean eta webgunean.
Donostiako Gross garagardotegian grabatuko da 'Zutunik', publikoarekin, Antton Telleriaren gidaritzapean. Bi asterik behin umoregile baten showa izango da ikusgai.
Lehen lau parte hartzaileak Divina Comedia, Beñat Iturbe, Maialen Sorzabalbere eta Ane Lindane izango dira.
¿ ZUTUNIK ¿
— karkarkar (@eginkarkarkar) March 1, 2024
Stand Upa Gazteara iritsi da! Martxoaren 13an hasita lau bakarrizketa argitaratuko ditugu @gaztea-ren YouTuben! pic.twitter.com/068UIV2KwQ
Ikusi, entzun eta jarraitu
Bakarrizketok bideo formatuan ikusteaz gain, EITB Podkasten eta beste audio plataformetan ere izango dira entzungai.
Sare sozialetan 'Zutunik'en berri izan nahi baduzue, jarraitu Gaztearen sareak eta @eginkarkarkar.