12:22

Gaztea

Denboraldi berria

Irrati denboraldia hasiko dugu gaur, ‘Gu’ saio berezia eta Huntzaren kontzertuarekin

Gaztea

Bilboko Sala BBKn izango da, 17:00etatik aurrera. Sarrerak ordu gutxian agortu dira, baina oraindik izango da azken gonbidapenak eskuratzeko aukerarik.

  • Denboraldi berriko festa

    Denboraldi berriko festa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaztearen denboraldi berria behar bezala hasteko, 'Gu' saio berezia egingo dugu, Bilboko Sala BBK aretotik zuzenean. 17:00etan hasi eta 20:00ak bitarte, gonbidatuz beteriko arratsaldea izango da gaurkoa, eskuragarri jarritako sarrera guztiak salduta.

Zer ikusiko dugu?

Besteak beste, Belako taldeko kideak izango ditugu gurean, Sigo Regando diskoa aurkezten; baita Huntza taldeko lagunak ere. Gero, Miren Arrieta eta Gari Uriarte aktoreen bisita jasoko dugu, "Itsatsita" websailaren estreinaldiaren aitzakian.

Saioa bukatuta, Huntzak kontzertua eskainiko du, otsailaren 3an eszenatokiei agur esan aurretik

Bertaratzerik ez dutenek saioa online ikusteko aukera izango dute, streaming bidez, Gaztearen webgunean eta YouTube kanalean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean