Gaztea
Jaialdiak
Donostiak Boga Boga jaialdia hartuko du asteburuan, Julieta Venegas, Belako eta beste hainbat artistarekin
B. F. | EITB Media
Hiriko hainbat tokitan banatuko dira oholtzak. Gaztearen laguntzapean, bertako zein nazioarteko artisten zuzenekoez gozatzeko aukera izango da.
-
Julieta Venegas. Argazkia: Melissa Lunar
Donostiak Boga Boga jaialdia hartuko du, estreinakoz, asteburu honetan. Kontxako Banderako estropaden giro apartaz gain, bertako musika eszena independenteaz gozatzeko aukera izango da hiritik zehar banatutako hainbat agertokitan, Gaztearen laguntzapean.
Festibaleko programazioaren baitan, Julieta Venegas, Belako, La Femme, J Martina, Simona, Amantes del Futuro, Margarita Quebrada, Lukiek, Irenegarry, BRAVA, Anari eta Hofe x 4:40ren zuzenekoak ikusteko aukera izango da.
Dabadaba aretoak eta Gin Musicak antolatuta, Donostiak euskal eszena alternatiboarekin zuen "hutsune emozionala" betetzeko dator Boga Boga. Ekitaldian 20.000 pertsonatik gora biltzeko aurreikuspena egin dute antolatzaileek.
Ondarretako hondartzan (DBDB Arena, doan), Miramar Jauregian (Keler Stage, 38 euro), Dokan (doan), Dabadaba aretoan (10 euro) eta Chillida Lekun (Keler Stage, 45 euro) izango dira kontzertuak.
Sarrerak maiatzean jarri zituzten eskuragarri, wegow plataforman, eta dagoeneko bukatzear daude.
Boga Boga jaialdiko kartela
Programazioa, egunez egun
Ostirala (irailak 8)
DBDB Arena (Ondarretako hondartza, doan)
Dharmacide
Irenegarry
SIMONA
Keler Stage (Miramar Jauregia, 38 euro)
Belako
Panda Bear & Sonic Boom
La Femme
Pongo
Doka (Doan)
Malakias DJ Set
Nahia Novo
Yakintza
DBDB (10 euro)
Invt+Alvva
Larunbata (irailak 9)
DBDB Arena (Ondarretako hondartza, doan)
Bariri
Vatocholo
Lukiek
Joe Crepusculo
Amantes del futuro
Keler Stage (Chillida Leku, 45 euro museoko sarrera barne)
Verde Prato
Anari
Julieta Venegas
Dabadaba (10 euro)
Tayhana+Piel Mixta+LaMia Mari
Igandea (irailak 10)
DBDB Arena (Ondarretako hondartza, doan)
BRAVA
Hofe x 4:40
J Martina
Margarita Quebrada