Gaztea

Festibalak

Brigade Loco, Rotten XIII, Dinamita eta Unidad Alavesa, asteburu honetan, Bergarako Ekinez Jaialdian

B. F. | EITB Media

Ekainaren 10ean eta 11n, “Euskal Herriko musika alternatiboaren elkargune” izango da festibala, Bergarako Agorrosin futbol zelaian.

  • Ekinez Jaialdiaren kartela

    Ekinez Jaialdiaren kartela. Argazkia: @ekinezjaialdia

Asteburu honetan (ekainak 10 eta 11), Ekinez Jaialdiaren lehen edizioa egingo da Bergarako Agorrosin futbol zelaian. Bertan, punk, Oi! eta rock doinuak nagusituko dira kartela osatzen duten 18 taldeen eskutik. Brigade Loco, Rotten XIII, Dinamita, Unidad Alavesa, Kaleko Urdangak eta Iheskide taldeen zuzenekoak ikusteko aukera izango da.

Des-Kontrol, Alerta Gorria, Barne Guda, Jonny Gerriwelt, Neallta Fola, The Lio, Azken Sustraiak, Streetwise, Pubic Enemy, Labana, Arene 6 eta No Limits taldeek osatuko dute bi egunetako programazioa.

Jaialdiaren kartela

Jaialdiaren kartela

Sarrerak salgai daude, 20 euroan egunekoa eta 30ean bi egunetakoa, hemen. Gainera, Bilboko Gorde tabernan, Gasteizeko Old Tower Stuffen, Bergarako Arrano tabernan, Tafallako Pasadizo tabernan eta Algortako La Plaza tabernan eros daitezke tiketak.