Gaztea

Ibilaldia

Ibilaldiko kontzertuak, guneak eta ordutegiak

B. F. | EITB Media

“Erro, harri, har!” lelopean, Bilboko Abusu Ikastolak hartuko du aurtengo Ibilaldia, igande honetan.

  • Kai Nakai

    Kai Nakai. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Igande honetan, 2022ko Ibilaldia ospatuko da Bilbon, Abusu Ikastolak antolatuta. "Erro, harri, har!" lelopean, antzerki emanaldiak, zuzeneko musika, tailerrak eta kirol emanaldiak izango dira ikusgai, Abusu auzoa inguratzen duen 4,2 kilometroko ibilbidean.

Lau guneetan izango dira kontzertuak, egun guztian zehar.

Lehenengo gunean (Ikastola), Yogurinha Borova (15:00) eta Aiko (16:30) musikarien zuzenekoak izango dira ikusgai.

Bigarrenean (Erro), Bokabeats (11:30), Afrika Bibang (13:00), Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek (14:15), Disko Txantxa (15:30) eta Go!azenen ikuskizuna (17:00).

Harri guneko oholtzan (hirugarrena), Kai Nakai artista gasteiztarra (14:00), Itziarren Semeak (15:30) eta Oxabi erromeria taldea (17:00) arituko dira.

Laugarrenean (Har!), Garilak 26 (12:30), Modus Operandi (14:00), STR (15:30) eta Dj Bull (17:00) izango dira ikusgai.