Bisons talde bilbotarra Fnatic TQren kontra lehiatuko da gaur LoLeko Superligako finalean
Bisons talde bilbotarra League of Legendsen (LoL) Superligako finalean lehiatuko da gaur, Fnatic TQ taldearen aurka.
Superligako azken jardunaldiko partida 18:00etan jokatuko da, Sevillako Cartuja Centerren. Aurtengo Superligan estreinakoz, finalean lehiatuko diren bi taldeek publikoaren epeltasuna sentitzeko aukera izango dute, 2.000 pertsona bilduko baitira Sevillan partida bertatik bertara ikusteko.
Ohi bezala, partida streaming bidez ikusteko aukera ere izango da, LVPren Twitch kanal ofizialeanfitxa berri batean irekiko da.
Bisonsen arrakasta
Talde bilbotarra 2021eko azaroan osatu eta urtarrilean lehiatzen hasi zen arren, espero gabeko arrakasta izan du Superligan. Izan ere, eskarmentu handiko jokalari profesionalez osaturiko talde indartsuak garaitzea lortu dute Bisonseko jokalari hasi berriek.
LoLen Superligako finalerako ez ezik, European Masterserako (bideo-jokoen Championsa) sailkatu dira Euskaduna Jauregikoak. Hala, apiriletik aurrera, Europa mailako beste hamabost talderekin lehiatuko dira bisonteak.