Gaztea
Teknologia
Gauean egiten ditugun zaratak grabatu eta unerik aproposenean esnatzen zaituen appa
B. F, | EITB Media
Gure loa aztertu, notak hartu, egiten ditugun zaratak grabatu eta unerik egokienean esnatzen zaitu aplikazio honek. Android eta iOS-erako dago erabilgarri.
-
Lorderen "Melodrama" diskoko portada
Lo egiten duzun bitartean gertatzen denaren inguruan pentsatu al duzu inoiz? Gure loa aztertzeaz gain, Sleepzy aplikazioak lo gauden bitartean egiten ditugun zurrunga eta zaratak grabatzen ditu. Horrez gain, gure patroiak aztertu eta iratzargailua loaren faserik arinean jartzeko aukera ematen du, baita loaren eguneroko bat osatzeko aukera ere.
Interfaze erraz eta erakargarri batekin, aplikazioa sakelakoaren sentsoreez baliatzen (mikrofonoa barne) da loaren analisi sakona egiteko. Gure lo ohituretan oinarritutako grafikak sortzen ditu. Gainera, egunean zehar egiten duguna edo esnatzean izandako sentsazioak idatzi eta gertatzen zaigunak gure loan duen eragina aztertu dezakegu, lo egunerokoaren bitartez.
Sleepzy-ren interfazea
Iratzargailua ere bada Sleepzy, baina ez edonolakoa. Izan ere, esnatzeko ordua finkatuta, aplikazioak gure patroiak aztertu eta loaren faserik arinean esnatzen gaitu, betiere zehaztutako ordua errespetatuz.
Appa doakoa da, Android eta iOSerako dago erabilgarri. Ostera, premium funtzioak aktibatu eta iragarkirik gabeko bertsioa nahi izanez gero, 39,99 euroko harpidetza ordaindu behar da.