Hauek dira Euskal Herriko lau kroketarik onenak, Gazteako entzuleen arabera

Hainbat izen nabarmendu dira Kroketaren Nazioarteko Egunean sare sozialetan martxan jarri genuen galdetegian. Hona kroketen maitaleentzako sortutako gida!
Kroketak
Kroketak. Artxiboko irudia

Kroketaren Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko kroketagilerik onenen bilaketa abiatu genuen Gaztean. Ezagutzen duten kroketarik gozoena non egiten duten aipatzeko eskatu genien erabiltzaileei; eta amona, ama, lehengusu eta izeba-osabenak gutxietsi gabe, dagoeneko osatu bagure ranking propioa.

Kroketxeak eskuratu ditu boto gehien, aipatutako negoziorik berrienetarikoa den arren. Bertan, barazki, urdaiazpiko, txipiroi, bakailao, odolki, lakoi eta gazta urdin kroketak egiten dituzte, besteak beste. Instagram eta telefono bidezko eskaerak baino ez dituzte onartzen, eta Hernani eta inguruetan banatu.

Lezoko Iriarte-Enea Erretegiak (Goiko Bailara, 15) lortu du bigarren postua. Etxeko gutizia da eta bi motatakoak egiten dituzte: urdaiazpikodunak eta bakailaodunak. Ospea merezitakoa den konprobatu nahi? Lezora hurbildu eta 7,37 euroren truke dasta ditzakezu.

Gure jarraitzaileen arabera, Bizkaian egiten dituzte hirugarren kroketarik onenak: Amorotoko Klaudio jatetxeafitxa berri batean irekiko dan (Ugaran auzoa, 16), hain zuzen ere. Lea Artibaitik egun pasa egin eta 10 euroren truke probatu daitezke Klaudioko "askotariko frijituak".

Laugarren postuan, boto kopuru berdina eskuratu dute bi jatetxek. Zeintzuk? Bilboko Xake Espazioafitxa berri batean irekiko dak (Bilbo Zaharra Kalea, 17) eta Ibarrako Izaskun jatetxeakfitxa berri batean irekiko da (Izaskunburu etxetaldea, 31). Urdaiazpikodunak eta gazta eta espinakadunak egiten dituzte Xaken, pintxo formatuan. Izaskune jatetxekoak probatu nahi izanez gero, ostera, askotariko fritoak (9.75€) eskatu eta gozatu!fitxa berri batean irekiko da