Gaztea
Ostiralean
B. F. | EITB Media
Aurtengo Beldur Barik lehiaketako sariak ostiral honetan banatuko dira, Agurainen. Sari banaketa eta Kai Nakaik bertan emango duen kontzertua zuzenean izango da, streaming bidez, Gaztearen webgunean.
Beldur Barike Lehiaketaren irudia
Agurainen banatuko dituzte aurtengo Beldur Barik Sariak, ostiral honetan. Gero, Kai Nakai musikari gasteiztarrak kontzertua eskainiko du bertan. Sari banaketa zein kontzertua streaming bidez izango dira ikusgai, Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean.
12 eta 26 urte bitarteko gazteek hartu dute Beldur Barik Lehiaketan. Desberdintasun egoerak agerian utzi eta indarkeria sexistaren adierazpenei aurre egitea helburu duten ikus-entzunezko produkzioak aurkeztu dituzte. Proiektuak aurkezteko epea igarota, ostiral honetan sarituko ditu Beldur Barikek gazte horietako batzuk.
Bea Clown, Libe Pradera eta Julen Portillo arduratuko dira garaikurrak banatzeaz. Ekitaldia publikoa zen arren, egunotako covid-19 intzidentzia eta osasun neurri bereziak tarteko, arabarrak izango dira Aguraingo Harresi Aretora gerturatu ahalko diren bakarrak.
Ekitaldia 19:00etan hasi eta 21:00etan bukatuko da. Galdu nahi ez baduzu eta bertara joateko aukerarik ez baduzu, jarraitu ekitaldia streaming bidez!
Adi adi adi! Badator 2021eko Beldur Barik TOPAKETA!
— Beldur Barik (@BeldurBarik) November 17, 2021
Hilak 26an, Agurainen aurtengo topaketa egingo dugu. Bertan bilduko gara tailer ezberdinak egiteko, elkarrekin aldarrikatzeko eta nola ez, sari banaketarako! pic.twitter.com/QyYYhCVRvX
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.