Ospatu gurekin GAZTEAren urtebetetzea!

Sari mordoa banatuko ditugu, 29 urte ez direlako egunero betetzen: akzio-kamerak, telefono mugikorrak, diru-sariak, GoPro kamerak, betaurrekoak, besteak beste.
Gaztea 29 urte
Gaztea 29 urte

Gazteak 29 urte beteko ditu ostegun honetan, eta behar bezala ospatuko dugu!!

Erronka bat proposatu nahi dizuegu. Bidali WhatsApp audio bat 688 60 50 50 zenbakira Gaztea irratia zorionduz. Ostegun edo ostiralean dei bat jaso dezakezu zure mugikorrera.

Deia jaso gero, adi! Honako hau entzungo duzu: "ZORIONAK..."

Orduan, erantzun hau eman beharko duzu: "GAZTEA!!!"

Erronka betetzen baduzu, gure zorion tartaren 29 kandelen artean bat aukeratu eta sari bat lortuko duzu: akzio-kamerak, mugikorrak, irratiak, diru-sariak, GoPro kamerak, betaurreoak eta kirol-erlojuak, besteak beste.

Zuen audioen zain gaude. ANIMATUUUUUU!!

Egun berezia

29 urte pasa dira jada Jakeline Barkerrek orduan Euskadi Gaztea izena zuen irratiari ahotsa jarri eta Hertzainak taldearen 'Aitormena' abestia aireratu zuenetik. Urtemugaren harira, hainbat ekimen prestatu du Gazteako lan-taldeak eta, jakina, entzuleekin urtemuga ospatu nahi dute, handikiro.

Alde batetik, 29 urte hauetako kantu arrakastatsuenak berriz entzungo ditugu ostegun eta ostiralean. Orduro, Gazteako esatariek ospakizun honetarako berreskuratutako Gaztean Hit izan ziren kantuak berriz entzungo dira programazioan.

Bestetik, Gazteako sareak, 29 urteak ospatzeko, urte hauetan guztietan bildutako argazki eta bideoz beteko ditugu. Gazteako Instagrametik zuzeneko ugari egingo ditugu esatarien gogoetak eta bizipenak kontatzen. Halaber, ostegun zein ostiralean zehar Gazteako estudioan gertatzen diren gauzak erakutsiko ditugu (bisitak, photocalletik ateratzen dituzten argazkiak…) Gazteako estudioa eta harrera, aspaldiko argazkiekin apainduko ditugu.