Gaztea

DDPB2015 bira

Berri Txarrakek hirutan joko du, azkenean, Donostian

Erredakzioa

Urtarrilaren 9ko eta 10eko emanaldiez gain, 11n ere joko du Intxaurrondon. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai Victoria Eugenia eta Principal antzokietan eta Donostia Kulturaren webgunean.

  • Berri TXarrak.

    Berri TXarrak. Argazkia: Tom Hagen

Berri Txarrak-ek beste kontzertu bat emango du Donostian, aurreikusitako biez gain. Hirugarren emanaldia urtarrilaren 11n izango da, 9ko eta 10eko kontzertuen ondoren. Aurreko bi kontzertuetarako sarrerak berehala agortu ziren, salgai jarri eta denbora gutxian, eta horregatik erabaki dute beste emanaldi bat egitea.

Berri Txarrak-ek orduan emango dio hasiera "DDPB 2015" kontzertu birari, azken lana, Denbora da poligrafo bakarra, aurkezteko kontzertuei, alegia.

Udalak jakitera eman duenez, Intxaurrondoko Kultur Etxeko azken kontzerturako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, Victoria Eugenia eta Principal antzokietan eta Donostia Kulturaren webgunean.