Albisteak

Euskal Encounter

Jarduera ugari izango dira asteburuan, Euskal Encounterren

Nagore Valle

Informatikaren zaleentzako festaren ekitaldien laburpena prestatu dizuegu Gaztean: futbol partidak, benetako Angry Birds-en lehiaketa, mozorroak, eta beste hainbat.

  • Euskal Encounter 2012. Argazkia: EFE.

Ostegunean hasi zen Euskal Encounterren 20.edizioa, eta asteburuan Barakaldon, BECen, egongo diren jarduera interesgarrienen zerrenda prestatu dizuegu Gaztean.

Larunbata, uztailak 28

Larunbatean futbol lehiaketaren finala jokatuko da eguerdiko hamabiak aldera. Gainera, maskota lehiaketa eta biniloen inguruko tailerra izango dira, eta Let’s dance bideo-jokoaren inguruko bideo bat grabatuko da.

Arratsaldeko zazpietatik aurrera, esperientzia paregabea bizitzeko aukera izango dute Angry Birds bideo-jokoaren zale amorratuek: zelako punteria daukaten erakusteko parada edukiko dute, benetako peluxe batekin.

Igandea, uztailak 29

Larunbatean lehiaketa askoren finalak iritsiko dira, eta igandean horien irabazleak jakinarazi eta sariak banatuko dituzte agertoki nagusian.

Euskal Encounterreko programazioa ekitaldiaren webgunean dago eskuragai.