Albisteak

Gaur, Bilbon

Doctor Deseok, The Uski'sek eta Oihan Vegak San Mames hartuko dute

L.Z.

Europa Leagueko finala dela eta, San Mames futbol-zelaian pantaila erraldoiak jarriko dituzte gaur eta futbolak ez ezik, musikak ere leku garrantzitsua izango du han.

  • Oihan Vega

Badator Athleticen eta Atletico Madrilen artekoEuropa League futbol txapelketako finala handia. Bukaresten dena prest dago jada, finala hartzeko eta San Mames futbol-zelaia ere partiduaren zain dago. Han, kirolak ez ezik, musikak ere izango du lekua gaur arratsaldean. Bertan izaterik ez baduzu, zuzenean jarrai dezakezu eitb.com-en.

Izan ere, San Mames futbol-zelaian pantaila erraldoiak jarriko dituzte partidua zuzenean ikusi nahi dutenentzat eta Doctor Deseo eta The Uski's taldeek hainbat kantu abestuko dituzte han. Era berean, disko-festa izango da Oihan Vegaren eskutik. Twitter bidez iragarri dutenez, 19:30ean hasiko dira kontzertuak.

Horrez gain, maiatzaren 25ean, Errege Kopako finala dela eta, San Mamesek beste hainbat zuzeneko hartuko ditu, tartean, Celtas Cortos, Zea Mays, El Menton de Fogarty eta Itziarren Semeak taldeenak. Gainera, Madrilen Gatibu arituko da.