Albisteak

13. lana

Doctor Deseoren lan berria 'Al amanecer... seguir soñando' izango da

Garazi Urdanpilleta

Talde bilbotarrak kabaretean oinarritutako diskoa kaleratuko du laster eta martxoan antzokietako birari ekingo dio.

  • Doctor Deseoko kantari Francis Diez. Argazkia: EITB

Atzerako kontaketa hasia dute Doctor Deseoren jarraitzaileek. Laster kaleratuko dute estudioko lan berria eta dagoeneko jakinarazi dute izenburua: 'Al amanecer... seguir soñando'.

Hamar kantuz osatutako diskoa izango da baina, diskoaren liburuan lanketa berezia egin du taldeak eta hainbat euskal margolariren lanekin ilustratuko dituzte kantuen hitzak CDaren batera joango den liburuxkan. Bertan, gainera, idazle batzuren aipuak ere izango dira.

Kontzertu bira

Talde bilbotarraren hamahirugarren diskoaren aurkezpen bira antzokiz antzoki ibiliko da. Kabaretetik hurbil egongo da diskoa eta hari-instrumentuak, klarinetea, flauta eta beste hainbat musika-tresna barneratuta, zuzeneko intimo eta bereziak prestatzen ari dira Francis Diez eta bere taldekideak, baita kolaboratzaile berriak ere.

Martxoan ekingo dio kontzertu birari Doctor Deseok.Elorrion eskainiko du lehen zuzenekoa, martxoaren 16an. Hementxe daukazue kontzertu zerrenda:

Martxoak 16 Elorrio
Martxoak 21 Bilbo
Martxoak 22 Bilbo
Martxoak 24 Donostia
Apirilak 14 Bartzelona
Apirilak 20 Ermua
Apirilak 28 Iruña
Maiatzak 05 Gasteiz
Maiatzak 12 de Madril