Albisteak
EZPALAK
Ezpalak taldeak disko berria kaleratuko du udaberrian
Zestoarrek nortasun propioa duten soinuen alde egin dute apustu: punk boladak eta riff melankoliak, besteak beste.
-
Ezpalak taldea
90eko hamarkadako musika gogora ekartzen duen disko berria argitaratuko du Ezpalak talde zestoarrak udaberrian. Sonic Youth, Dinosaur Jr., Nirvana edo The Smashing Pumpkins taldeek egiten zituzten abestietan bezala, rock alternatiboak protagonismoa hartzen du lan berriaren kantuetan. 2019an taldea sortu eta denborarik galdu gabe, lehen diskoa kaleratu zuten Juanjo Berasainek, Eñaut Gaztañagak, Unai Eizagirrek eta Janardana Iglesiasek osatutako taldeak.
Orain, eta Ayuken Management & Productions eta Oso Polita etxeekin lan egin ondoren, 2021eko udaberrian bigarren diskoa iritsiko da, erritmo rockero eta dantzagarriagoekin.