Albisteak

Iragarpena

Azkena Rock jaialdia 2021era atzeratu dute

Gaztea

Antolakuntzak ohar batean jakinarazitakoaren arabera, aurtengo sarrerek hurrengo ediziorako balioko dute. Dena den, bueltatu nahi izanez gero, maiatzaren 18tik 31ra egin ahal izango dira.

  • Azkena Rock 2019. Argazkia: Tom Hagen

    Azkena Rock 2019. Argazkia: Tom Hagen

Gasteizko Azkena Rock musika jaialdiak ez ditu aurten Mendizabalako ateak zabalduko, koronabirusaren krisiak eragindako egoeraren ondorioz. Antolakuntzak sare sozialetan zabaldutako ohar batean eman du erabakiaren berri.

Informazio horretan azaldutakoaren arabera, aurtengo sarrerek hurrengo ediziorako balioko dute. Dena den, bueltatu nahi izanez gero, maiatzaren 18tik 31ra egin ahal izango da.

2021eko ediziorako baieztatutako taldeak

Oraingoz, honako hauek dira datorren urteko edizioan parte hartzea baieztatu duten taldeak: Black Mountain, Brian Wilson, Fu Manchu, L7, Liher, Lysistrata, Patti Smith, Reverend Horton Heat, Robyn Hitchcok, Shooter, Jemings, Social Distorsion, Suzi Quatro, The Faithless eta Wicked Wizard. Horiez gain, nobedade gisa, Iggy Pop iragarri du jaialdiak.

20. urteurrena

Azkenik, 2021ean 20. urteurrena denez, jaialdiak beste egun bat izango duela aurreratu dute arduradunek.