Albisteak
Egitaraua, itxita
Hombres G, Dj Valdi eta Rozalen, Bilboko Aste Nagusiko azken iragarpenak
AGENTZIAK
Besteak beste, Gatibu, La Pegatina, Doctor Deseo, Vendetta eta La Pegatina ere izango dira abuztuaren 18tik 25era Bilboko Aste Nagusian.
-
Bilboko Aste Nagusia 2017. Argazkia: EFE
Abuztuaren 18tik 25era ospatuko dute bilbotarrek Aste Nagusia, eta duela egun batzuk jaietako musika egitarauaren aurrerapena iragarri zuen Udalak. Gaur arte, baina, itxi gabe zegoen kontzertuen zerrenda. Hain zuzen ere, Hombres G, Dj Valdi eta Rozalenek osatu dute egitaraua, baita Ute Lamper abeslari alemaniarrak Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin emango duen zuzenekoak ere.
Gainera, duela aste batzuk aurreratu zuten Gatibu, La Pegatina, Doctor Deseo, Santiago Auseron eta Sexie Sadi, David de Maria eta Sebastian Yatra arituko direla Bilboko jaietan.
Bestalde, aurten Gaztea Gauak Vendetta eta Skakeitan gonbidatuko ditu Txurdinagako Europa Parkera, abuztuaren 22an.
Bukatzeko, Goa!zen telebista saioko protagonistek euskal abesti ezagunak moldatuko dituzte.