Albisteak

Asteburuan

Chambao eta Asian Dub Foundation Irungo Expogrow Azokan, asteburu honetan

AGENTZIAK | EITB.EUS

Natascha Rogers, London Afrobeat Collective, Dirty South Crew eta Saritah ere izango dira Irungo Ficoban, irailaren 15ean eta 16an.

  • Expogrow Azoka

    Expogrow Azoka

Kalamuaren Nazioarteko Azoka ostiral honetab iritsiko da Irungo Ficobara, hiru egunez han geratzeko asmoarekin. Bertan, musikak leku garrantzitsua beteko du, besteak beste, Chambao eta Natascha Rogers igoko baitira agerokira. Horiexek dira, hain zuzen, abuztuan antolatzaileek egitaraura gehitu zituzten bi artistak, baina aurretik beste hainbat talderen kontzertuak iragarri zituzten: Asian Dub Foundation, London Afrobeat Collective, Dirty South Crew eta Saritah.

Hala, Chambaok, adibidez, Nuevo Ciclo disko berriko kantuak aurkeztuko ditu Gipuzkoako aipatu udalerrian. Proiektu horretako abestiak Calle 13ko Eduardo Cabrarekin batera ekoitzi ditu. Bestalde, Natascha Rogers abeslariak erritmo afroamerikarrez eta afrokubatarrez jantziko du Ficoba.

Aipatzekoa da, halaber, disko-jartzaileen saioek osatuko dutela egitaraua. Don Cornelius eta Victor Santana dira aurtengo edizioan arituko diren disko-jartzaileak.

Esan bezala, jaialdia Azokaren baitan egingo dute, irailaren 15ean eta 16an.