Albisteak
Abuztuaren 16tik 27ra
Bilboko Aste Nagusiak hainbat kontzertu utziko ditu hiriko aretoetan
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Jaietarako Bilboko hainbat txokotan atondutako agertokietan eta txosnetan ez ezik, aretoetan ere egongo da zer entzun abuztuaren 19tik 27ra.
-
Argazkia: EFE
Bart iragarri ditugu Bilboko Aste Nagusiko kontzertu ofizialetako batzuk; hain zuzen ere, Abandoibarran abuztuaren 19tik 27ra egongo diren hainbat talderen emanaldiak. Oraindik, ostera, itxi gabe dago festetako egitaraua, Udalak gainerako guneetako zuzenekoak iragarri behar dituelako, eta txosnetan arituko diren taldeen izenak ere argitu gabe daudelako.
Dena dela, dagoeneko jakina da Bilboko zenbait areto musikaz jantziko direla egun horietan: Ambigu, Kafe Antzokia eta Satelite T, kasu.
KAFE ANTZOKIA
Abuztuak 19, larunbata: Ana Curra
Abuztuak 24, osteguna Meido + Viva Belgrado
Abuztuak 25, ostirala La Banda Trapera Del Río + Turbofuckers
TXOSNAK:
Bilboko Konpartsen Federazioak ez du oraindik iragarri aurtengo egitaraua, baina Areatza inguruan estilo guztietako doinuak entzungo dira Bilboko jaietan. Besteak beste, Kaskagorri, Pinpilinpauxa eta Algara izaten dira inguru horretan kontzertuak antolatzen dituztenak.
BILBOROCK
Aste Nagusiko Tokiko Pop-Rock Erakustaldiak ere ez du hutsik eingo aurten. Oraindik erabaki gabe dago zein talde igoko diren oholtzara.
SATÉLITE T
Abuztuak 19, larunbata: Dead Bronco
Abuztuak 20, igandea: Toni Metralla y Los Antibalas + Torazinas
Gauean: Vurro
Abuztuak 21, astelehena: Radiocrimen
Abuztuak 22, asteartea: Anaut
Abuztuak 23, asteazkena: Joao Tomba + Cabezafuego
Abuztuak 24, osteguna: Pájaro
Abuztuak 25, otsirala: Kante Pinrreliko + Vibradores
Abuztuak 26, larunbata: Los Brazos
Abuztuak 27, igandea: Las Morenas +Lie Detectors
AMBIGÚ
Abuztuak 19, larunbata: Bumaye! (Iñigo Cabezafuego eta Beatriz Sánchez)
Abuztuak 24, osteguna: Mott + Lukiek
Abuztuak 25, ostirala: La Plata + Serpiente
Abuztuak 26, larunbata: Pet Fennec