Albisteak

Egitaraua

Amparanoia eta Skakeitan txosnen gunean arituko dira, Gasteizko jaietan

LUZI ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Aurora and The Beltrayers, Guda Dantza, Siroka, Ze Esatek eta Sustrajah Band ere izango dira Arabako hiriburuan, abuztuaren 4tik 9ra.

Duela egun batzuk jakinarazi genituen Andre Maria Zuriaren jaietan Gasteizen arituko diren talde batzuen izenak, eta txosna gunean izango diren zuzenekoak iragarri behar ditugu orain.

Abuztuaren 4an hasi eta 9an bukatuko dira festak. Lehenengo egunean, Rukula, Aurora and The Beltrayers eta The Soulbreaker Company igoko dira agertokira; hurrengo egunean, Guda Dantza, Tximeleta eta DJ Gaupasound arituko dira; eta hirugarren egunean, Siroka, Ze Esatek, Skakeitan eta DJ Elepunto.

Jaietako azken hiru egunetan ere ez da musikarik faltako. Abuztuaren 7an, adibidez, Sorkun, Liher, Amparanoia eta DJ Tarantistak aterako dira oholtzara; hilaren 8an, Sustrajah Band, Auxili, Skarra Muchi & Dub Akonen txanda izango da; eta Eneritz Furyak, La Sra. Tomasa, Aspencat, Tremanda Jauria eta DJ Irregular arituko dira azken egunean.