Albisteak
Kontzertuak
Gatibuk ostiralean abiatuko du 'Aske maitte, aske bizi' bira, Madrilen
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Besteak beste, Paris, Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Biarritz eta Azpeitia harrapatuko ditu bizkaitarren birak.
Aurki iritsiko da Gatibu taldearen Aske maitte, aske bizi diskoa, eta dagoeneko agertokira ateratzeko irrikaz daude taldekideak.
Hori horrela, ostiralean ekingo diote birari, Madrilen. Hasiera batean, Euskal Herritik kanpo ibiliko dira lan berria aurkezten, baina urtarrilerako hementxe izango ditugu. Hala, Madril zapaldu ostean, Paris, Coruña, Vigo eta Santiago de Compostela bisitatuko dituzte, eta urtarrilaren 7an arituko dira Bilbon.
Ondoren, urtarrilaren 14an, Iruñean dute hitzordua, eta otsailerako bi emanaldi iragarri dituzte: hilaren 17an, Gasteizen, eta 18an, Biarritzen.
Horrekin, baina, ez dute nahikoa. Horregatik, apirilaren 8an, Bermeoko jarraitzaileen musika egarria aseko dute, eta horixe berori egingo dute maiatzaren 13an Azpeitian.
Bira
Azaroak 18, Madril, Lemon
Azaroak 26, Paris, Euskal Etxea
Abenduak 15, Coruña, Mordi Gros
Abenduak 16, Vigo, La Fabrica de Chocolate
Abenduak 17, Santiago de Compostela, Moon
Urtarrilak 7, Bilbo, Santana 27
Urtarrilak 14, Iruñea, Zentral
Otsailak 17, Gasteiz, Jimmy Jazz
Otsailak 18, Biarritz, Atabal
Apirilak 8, Bermeo, Kafe Antzokia
Maiatzak 13, Azpeitia, Sanagustin Kulturgunea