Albisteak
Izenburua eta azala
"Aske maitte, aske bizi", Gatibu taldearen lan berriaren izenburua
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Bestalde, aurki iritsiko den diskoaren azala ere aurkeztu dute. Javier Navarro artista andaluziarrak egin du diseinua.
Pixkanaka ari gara ezagutzen Gatibu taldearen estudioko zazpigarren diskoaren nondik norakoak. Aspaldi iragarri genuen Durangoko Azokarako bizkaitarrek prest izango dutela lan berria, eta Igelak filmerako egindako kantua ere aurkeztu zuten duela aste batzuk.
Hori gutxi ez eta, orain diskoaren izenburua argitu dute: Aske maitte, aske bizi. Gainera, aurki esku artean izango duten proiektuaren azala aurkeztu dute azken orduan. Javier Navarro artista almeriarrak diseinatu du, hain zuzen, azala. Horretarako, trazu koloretsuz eta motibo organikoekin apaindu du diskoa, berorrek ezkutatzen dituen melodien isla alegoriko gisa.
Lan horren edukiari buruz, ostera, ez du datu gehiagorik eman Gatibuk, baina, dirudienez, datozen egunetan informazio gehiago zabalduko du.
Kontzertuei buruz ere ezer gutxi dakigu, baina gutxienez hitzordu bat lotuta dute: abenduaren 2an Ahotsenean (Durangoko Azoka), 13:40 aldera emango dutena, zehazki.
tena, zehazki. tena, zehazki. tena, zehazki.