Albisteak

Abenduaren 3an

Zea Maysek Plateruena antzokia astinduko du, Durangoko Azokan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abenduaren 3an aterako dira agertokira bilbotarrak 'Harro' lana aurkezteko. Egun bat geroago, Hesianen kontzertua hartuko du Plateruenak.

Bi hilabete igaro orduko, zabalik izango dira Durangoko Azokaren 51. edizioko ateak. Dakizuenez, gaur ireki dute azokaren guneetan parte hartzeko epea, baita Ahotsenean izena emateko aukera ere.

Gainera, azken orduan jakin dugu pixkanaka ari direla Plateruena Kafe Antzokian abenduaren 2tik 6ra egongo diren kontzertuen egitaraua osatzen. Orain dela gutxira arte zertzelada batzuk soilik eman dituzte antolatzaileek. Hain zuzen ere, aipatu aretoak abenduaren 4an Hesianen 10. urtemugako "10 urte, 11 gonbidatu" zuzeneko berezia hartuko zuela iragarri zuen. Han, Hesian taldeko kideak ez ezik, Xabi Solano (Esne Beltza), Pello Reparaz (Vendetta), Naroa Gaintza (22M2), Ines Osinaga, Xagu (Iheskide), Jony (Kaotiko) eta Aguayiko (Kaotiko, Puraposse) igoko dira oholtzara.

Hori gutxi ez eta, sare sozialen bidez zabaldu berri dute Zea Mays ere bertan arituko dela egun bat lehenago, abenduaren 3an. Bilbotarrak Harro diskoa besapean hartuta helduko dira Durangora.

Gaur-gaurkoz, ez dute disko horren aurrerapenik aurkeztu, baina Youtuben eskegitako bideo honetan proiektu berriaren muina agertu dute:

Alabaina, jarraitzaileek azaroaren 3ra arte itxaron beharko dute Harro lanaren edukia osotasunean ezagutzeko, orduantxe ikusiko baitu argia Zea Maysen berrienak.

Sarrerak

Hesianen eta Zea Maysen Plateruenako kontzertuetarako sarrerak eta argibideak, hementxe.

txe.

txe.

txe.

txe.