Albisteak

Abenduaren 4an, Durangon

Hesianek hainbat gonbidatu eramango ditu 10. urteurreneko kontzertura

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Durangon abenduaren 4an egingo duten zuzeneko berezian, besteak beste, Xabi Solanok, Pello Reparazek, Naroa Gaintzak eta Ines Osinagak hartuko dute parte.

Durangoko Azokara begira, Hesianek estudioko lan berria argitaratuko du; hamar urtetan grabatutako zazpigarrena, hain zuzen. Aurreikusitakoaren arabera, abenduan iritsiko da nafarren diskoa.

Orduantxe egingo dute, gainera, hamargarren urtemugako kontzertu berezia, Plateruena Kafe Antzokian, "10 urte, 11 gonbidatu" leloari eutsita.

Hala, Hesianeko taldekideak ez ezik, Xabi Solano (Esne Beltza), Pello Reparaz (Vendetta), Naroa Gaintza (22M2), Ines Osinaga, Xagu (Iheskide), Jony (Kaotiko) eta Aguayiko (Kaotiko, Puraposse) igoko dira oholtzara abenduaren 4an. Litekeena da hurrengo egunetan artista gehiagoren izenak iragartzea.

Sarrerak ez daude oraindik eskuragarri.

g>

g>