Albisteak
Aste Nagusia 2016
Grises, Cobra eta Smoke Idols, Stage Live aretoan, Bilboko jaietan
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Bon Joviren eta Bob Marleyren kantuak ere entzungo dira Bilboko areto horretan, baita, Rat-Zinger, Obsesion fatal eta The Wizards taldeenak ere.
Bilboko Aste NagusiaK dirauen bitartean, Bizkaiko hiriburuko txoko guztietan egongo dira musika-emanaldiak. Duela aste batzuk iragarri genuen zein diren aurten Udalak hitzartutako kontzertuak. Gerora, abuztuaren 20tik 28ra Kafe Antzokiak hartuko dituen zuzenekoen berri eman genizuen, eta orain Stage Live aretoan jarri dugu arreta.
Izan ere, talde ezagunak igaroko dira bertako oholtzatik aipatu egunetan. Abuztuaren 21ean, adibidez, Iron Lion taldeak Bob Marleyren abesti ezagunenak taularatuko ditu. Hurrengo egunean, berriz, Jacco Gardner eta Leun igoko dira oholtzara, eta hilaren 23an Rat-Zinger eta Obsesion Fatal taldeen txanda izango da.
Horiek, ostera, ez dira Stage Live aretoan egongo diren kontzertu bakarrak izango. Abuztuaren 24an, esaterako, Cobra, Fetitxe eta The Wizards arituko dira; 25ean, Bon Joviren abestiak moldatzen dituen Runaway taldea, eta 26an, Grises eta Smoke Idols.
Aipatzekoa da The Hottubesek itxiko duela Aste Nagusiko musika-zikloa, abuztuaren 27an.
buztuaren 27an.buztuaren 27an.