Albisteak

Donostiako Aste Nagusia 2016

Gatibu eta Willis Drummond Aste Nagusian, Donostiako piraten eskutik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, Las Tea Partyren, Motxila 21 taldearen, Glaukomaren, Laurobaren, Joseba B. Lenoirren eta Bad Sound Systemen doinuak entzungo dira Flamenka gunean.

Udalak duela egun batzuk iragarri zuen zein izango diren aurten Gipuzkoako hiriburuko Aste Nagusiko kontzertuak, eta gaur bertan jakin dugu Donostiako Piratak jai herrikoien aldeko mugimenduak ere prest duela jaietako egitaraua.

Dakizuenez, abuztuaren 13an hasiko dira festak, eta, egun horretan, Flamenka gunean, Trikidantz taldea arituko da. Igandean, berriz, Gatiburen doinuak entzungo dira, 23:05etik aurrera.

Egunero igoko da talderen bat edo beste aipatu guneko oholtzara: abuztuaren 15ean, adibidez, Motxila 21, Itaca Band, El hijo de la Marily eta El Nieto de la Paparda, eta Las Tea Party.

Astearterako, Lauroba, Joseba B. Lenoir Gang eta Adrenalized arituko dira bertan, eta Glaukoma eta Bad Sound iragarri dituzte asteazkenerako.

Azken hiru egunetan ere, ez da musikarik faltako. Ostegunean, Liher eta Willis Drummond taldeen txanda izango da; egun bat geroago, Fanfare Ciocarliarena eta Tremenda Jauriarena, eta larunbatean, berriz, Arkada Social eta Non Servium arduratuko dira Flamenkako egitaraua ixteaz.

Kontzertu guztiak

LARUNBATA, ABUZTUAK 13

TRIKIDANTZ (23:05)

IGANDEA 14, ABUZTUAK 14

GATIBU (00:30)

ASTELEHENA, ABUZTUAK 15

MOTXILA 21 (15:00)
ITACA BAND (20:00)
EL HIJO DE LA MARILY ETA EL NIETO DE LA PAPARDA / LAS TEA PARTY (23:05)

ASTEARTEA, ABUZTUAK 16

LAUROBA, JOSEBA B. LENOIR GANG, ADRENALIZED (23:05)

ASTEAZKENA, ABUZTUAK 17

GLAUKOMA, BAD SOUND (23:30)

OSTEGUNA, ABUZTUAK 18

LIHER, WILLIS DRUMMOND (23:05)

OSTIRALA, ABUZTUAK 19

FANFARE CIOCARLIA, TREMENDA JAURIA (23:05)

LARUNBATA, ABUZTUAK 20

ARKADA SOCIAL, NON SERVIUM (23:05

 

SÁBADO, 20 DE AGOSTO

-ARKADA SOCIAL, NON SERVIUM (23:05)

SERVIUM (23:05)

SERVIUM (23:05)