Albisteak
Abuztuaren 20tik aurrera
Rock doinuz jantziko da Kafe Antzokia Bilboko Aste Nagusian
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Burning madrildarrak eta Crazy Cavan 'n' the Rhythm Rockers galestarrak izango dira protagonista abuztuaren 26an eta 27an, hurrenez hurren.
Hilabete pasatxo geratzen da Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko. Abuztuaren 20tik 28ra, kontzertu garrantzitsuak hartuko ditu Bizkaiko hiriburuak: Ken Zazpi, Izal, Carlos Baute, Mago de Oz…
Baina Udalak antolatutako zuzenekoak ez ezik, beste zenbait emanaldi ere egongo dira Bilbon Aste Nagusian; Kafe Antzokikoak, kasu.
Hala, azken orduan aipatu areto ezagunak jakitera eman duenez, Burning madrildarrak eta Crazy Cavan 'n' the Rhythm Rockers galestarrak igoko dira agertokira abuztuaren 26an eta 27an, hurrenez hurren. Horiez gain, Highlights Rock & friends eta The Riff Truckers eta Yellow Big Machine eta Dekot taldeek zapalduko dute oholtza abuztuaren 20an eta 25ean.
Egitaraua, ordutegiak eta sarrerak
Abuztuak 20
Highlights Rock & friends + The Riff Truckers, 23:00etan
Sarrerak: 5 euro, aurresalmentan; 8 euro, txarteldegian.
Abuztuak 25
Yellow Big Machine + Dekot, 23:00etan
Sarrerak: 5 euro, aurresalmentan; 8 euro, txarteldegian.
Abuztuak 26
Burning + Reverendos, 23:00etan
Sarrerak: 18 euro, aurresalmentan; 22 euro, txarteldegian.
Abuztuak 27
Crazy Cavan ‘n’n Thythm Rockers + Charlie Hightone & The Rock It’s, 23:00etan
Sarrerak: 20 euro, aurresalmentan; 24 euro, txarteldegian.
txarteldegian.