Albisteak

Festak

Delorean, Ken Zazpi eta Las Tea Party, ostiraletik aurrera, Zornotzan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Oxabi, Arkada Social, Kiko Veneno eta KOP ere egongo dira uztailaren 15etik aurrera Zornotzako jaietan.

Egun gutxi falta dira Zornotzako festei hasiera emateko, eta, nola ez, antolatzaileek prest dute musika emanaldien eskaintza. Aurreikusitakoaren arabera, gainera, bete-beteta dator kontzertuen agenda.

Ken Zazpik emango die hasiera festei, uztailaren 15ean, eta Oxabiren doinuek astinduko dute txosnen gunea, egun berean.

Uztailaren 16an, berriz, disko-jartzaileen topaketa hartuko du Bizkaiko aipatu udalerria. Gainera, Yellow Marsupials taldea igoko da txosnetako agertokira. KOP kataluniarren txanda ere, egun horretan izango da.

Uztailaren 22an, alegia, jaietako bigarren asteburuan, Kiko Venenoren doinuek bustiko dute Zubiondo plaza, eta, besteak beste, Arkada Social taldearen esku geratuko da txosnak girotzeko ardura. Ezin aipatu gabe utzi Las Tea Partyren erritmora mugituko dituztela gerriak zornotzarrek hilaren 23an.

Horiek, ordea, ez dira jaietako zuzeneko bakarrak izango, Xaibor, Zeinke, DJ Jotatxo eta Bcuc ere arituko baitira.

Bukatzeko, Deloreanek disko berriko kantuak taularatuko ditu Zornotzan uztailaren 24an.

ztailaren 24an.

ztailaren 24an.