Albisteak

Bira

Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestra, agertokiz agertoki

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainetik aurrera, hainbat zuzeneko emango ditu abeslari irundarrak; tartean, Bilbon eta Lekornen egongo da.

Hamaika musikari ditu lagun Fermin Muguruzak bere proiektu berrian. Fermin Muguruza & New Orleans Basque Orkestrak denetariko instrumentuak baliatzen ditu: gitarrak, bateria, tronpeta, tronboia, tuba, baxua, teklatuak, perkusioa eta saxoa, kasu. Agertoki handienak betetzeko lain dira, beraz.

Hori horrela, bazter guztiak astintzeko prest agertu dira abeslari irundarra eta taldekideak. Hala, ekainean eta uztailean hainbat zuzeneko emango dituzte; horietako bi, Euskal Herrian.

Ekainaren 30ean ekingo diete taula gainekoei. Getafen arituko dira egun horretan, eta Bilboko Kafe Antzokiko oholtza zapalduko dute egun bat geroago.

Uztailaren 2an, berriz, Lekornen dute hitzordua, EHZ Festibala jaialdian, eta Benllocheko Feslloche eta Bartzelonako Cruilla jaialdietan arituko dira jarraian.

dira jarraian.

dira jarraian.