Albisteak
Kontzertuen datako
Berri Txarrakek disko berria aurkezteko bira iragarri du
L.Z. | eitb.eus
Talde nafarrak 26 kontzertu emango ditu urtarriletik maiatzera; horietako bost, Euskal Herrian. Gainera, Bordele, Paris, Bartzelona eta Berlin bisitatuko dituzte.
Azaroaren 24an argitaratuko du Berri Txarrak taldeak Denbora da poligrafo bakarra lana, eta 2015ean ekingo diote disko berria aurkezteko birari.
Hain zuzen ere, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean jarri dute birako lehen hitzordua. Zita bikoitza izango da, gainera; izan ere, urtarrilaren 9rako sarrera guztiak agortu egin dira, eta, ondorioz, biharamunean, hilaren 10ean, ere joko du bertan Berri Txarrakek. Bigarren saio honetarako sarrerak azaroaren 11ko 11:00etatik aurrera erosi ahalko dira.
Handik Frantziara abiatuko dira beste bi kontzertu eskaintzeko: lehena, Bordelen, eta bigarrena, Parisen.
Euskal Herrian, orotara, bost emanaldi ematea aurreikusi dute: Donostian, Atarrabian, Biarritzen, Gasteizen eta Bilbon.
Espainiako Estatuko beste hainbat herritan ere hartuko dute Berri Txarrak oholtza gainean, eta Europan barrena ere ibiliko dira. Besteak beste, Frantzia eta Alemania bisitatuko dituzte.
Kontzertuak:
Urtarrilak 9, Donostia
Urtarrilak 10, Donostia
Urtarrilak 23, Bordele
Urtarrilak 24, Paris
Urtarrilak 30, Logroño
Urtarrilak 31, Atarrabia
Otsailak 6, Madril
Otsailak 7, Sevilla
Otsailak 8, Cadiz
Otsailak 12, Zaragoza
Otsailak 13, Bartzelona
Otsailak 14, Valentzia
Otsailak 15, Murtzia
Otsailak 28, Frankfurt
Martxoak 1, Köln
Martxoak 3, Essen
Martxoak 6, Berlin
Martxoak 13, Biarritz
Martxoak 14, Burgos
Apirilak 4, Leon
Apirilak 10, Oviedo
Apirilak 11, Santiago (Galizia)
Apirilak 16, Valladolid
Apirilak 17, Santander
Apirilak 18, Gasteiz
Maiatzak 9, Bilbo
Maiatzak 22, Palma