Albisteak

'Denbora da poligrafo bakarra'

Berri Txarrakek azaroaren 24an argitaratuko du disko berria

L.Z. | eitb.eus

'Denbora da poligrafo bakarra' bildumako hiru diskoen edukia ere ezagutarazi du talde nafarrak.

Atzerako kontaketa hasi da. Hogeita bost egun besterik ez dira gelditzen Berri Txarrak taldearen berriena entzuteko. Duela aste batzuk jakitera eman zutenez, Denbora da poligrafo bakarra izenburua izango du bildumak, eta hiru diskorekin egongo da osatuta.

"Lemak, aingurak" aurrerapen-kantua eta lan berriaren azala ezagutu ostean, kaleratze-data eta disko bakoitzaren edukiaren berri izan dugu.

Esan bezala, azaroaren 24an kaleratuko dute Denbora da poligrafo bakarra, eta disko bakoitzak sei eta zazpi kanta artean izango du.

Ross Robinsonek ekoitzitako kantuak ondorengoak dira:

I-SUTXAKURRAK

1."LANBROAN"
2. "ORDAINA"
3. "ALEGIA"
4. "ZIMELKOR"
5. "ARMAK"
6. "ETSIA"
7. "SUTXAKURRAK"

Ricky Fallknerren eskutik helduko diren abestiak, berriz, hauek dituzue:

II- HELDULEKU GUZTIAK

1."ADITU BIHURTUAK"
2. "BIGARREN ITZALA"
3. "LEMAK, AINGURAK"
4. "POLIGRAFO BAKARRA"
5. "BELE ERRALDOIA"
6. "HELDULEKU GUZTIAK"
7. "26 SEGUNDOTAN"

Bukatzeko, hau da Bill Stevensonek eta Jason Livermorek ekoitzitako kantu-zerrenda:

III- XAKE-MATE KULTURAL BAT

1. "ZERBAIT ASMATUKO DUGU"
2. "HEMEN SUKALDARIEN HERRIAN"
3. "ORAIN NORBAIT ZARA"
4. "HITZEN OINARRI AHULA"
5. "XAKE-MATE KULTURAL BAT"
6. "BIGARREN ESKUKO AMETS"