Albisteak

Azoka 2014

Plateruena euskal musikaren topaleku izango da Durangoko Azokan

L.Z. | eitb.eus

Hesian, Vendetta, Gatibu eta Kometa arituko dira, abenduaren 5etik aurrera, Plateruena Kafe Antzokian.

  • Gatibu, Plateruenan (2012)

    Gatibu, Plateruenan (2012)

Durangoko Azokaren 49. edizioan disko berriak aurkeztuko dituzten taldeetako batzuek kontzertua eskainiko dute Plateruenan, abenduaren 5etik 8ra.

Euskal talde ezagunak igaroko dira Durangoko Kafe Antzokiko agertokitik. Azokak ateak zabaltzen dituen egunean, adibidez, Hesian eta Vendetta taldeen kantu berriekin jantziko da Plateruenako oholtza.

Egun bat geroago, atsedenaldia hartuko du musikak, bestelako ekitaldi bati lekua uzteko, baina abenduaren 7an Gatibu taldearen doinuek girotuko dute aretoa.

Hilaren 8rako ere kontzertu garrantzitsua iragarri dute. Alex Sarduiren bisitaren ostean, Kometa taldearen txanda helduko da. Nafarrek itxiko dute aurten Plateruenako egitaraua.