Albisteak

Abenduaren 5etik 8ra

Marta Cardenasek horiz jantzi du Durangoko Azoka

Erredakzioa

Margolari donostiarrak diseinatu du abenduaren 5etik 8ra egingo duten Durangoko Azokaren 49. edizioko kartela.

Durangoko Azokako antolatzaileek 49. edizioko kartela aurkeztu dute gaur goizean. Marta Cardenas margolariari egokitu zaio aurtengo kartela diseinatzea.

Mende erdi betetzeko urtebete baino ez zaio falta Durangoko Azokari, eta oraingo honetan ere, euskal sortzaileen topaleku bilakatuko da Durango, abenduaren 5etik 8ra arte. Hain zuzen, "euskal kulturaren plaza" izango da Azoka, berriro ere.

Madrilen eta Parisen ikasketak burutu ostean, 1974an bere bigarren erakusketa aurkeztu zuenetik, lotura berezia dauka Marta Cardenasek Durangorekin. Gaur egun Madrilen bizi da artista euskalduna, baina, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoan, BBK Bilduman eta Madrilgo Reina Sofian erakutsi izan ditu bere margolanak.

Durangoko Azoka 2014, kartela:

Durangoko Azoka 2014